2015/05/25

Eskerrik asko EAJ/PNV bozkatu dezuten 640 herritarrei!!!!

Eskerrik asko alderdia bozkatu eta gugan konfidantza jarri duzuen 640 herritarrei. Dagoeneko, Udalean izango den lan talde berria martxan da.

Udal hauteskundeak 2015 Getaria emaitzak:

2015/05/22

UXOA LARRAÑAGAK DIO GETARIA AURRERAKOI BAT NAHI DUELA

“Hainbestetan aldarrikatu den denbora berriak bere isla izan behar du udaletxea kudeatzeko eran”

EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaiak lan bilera bat ospatu du gaur goizean bere hautagai taldearekin eta gobernu programa egiteko lagun izan dituen hainbat herritar eta eragileekin. Bilera ostean Larrañagak adierazi du herritar ugarik helarazi diotela udala gobernatzeko aldaketa beharra eta honen harira esan du: “hainbestetan aldarrikatu den denbora berriak, bere isla izan behar du baita gure udaletxea kudeatzeko moduan ere”.
Larrañagak azpimarratu du Getaria aurrerakoi bat nahi duela, errespetuan oinarritutako udalgintza. “Horrexegatik ezinbestekoa deritzot aurrean duzunak egiten dizkizun ekarpenak kontuan hartzea, ez esaten duenak pentsatzen duenagatik edo norberarengandik hurbilago sentitzen duzulako,  baizik eta egiten duen proposamena egokia eta bidezkoa delako”.




2015/05/20

UXOA LARRAÑAGA HIRU HILABETERO AUZOTARREKIN ELKARTUKO DA



Askizu, Meaga eta San Prudentzio auzoetarren ekarpenak jasotzen izan da.



Getariako alkatetzarako hautagai jeltzalea den  Uxoa Larrañaga hiru hilabetero herriko auzotarrekin elkartzeko konpromisoa agertu zuen astearte honetan, maiatzak 19,   Askizun izan zuen bileran. Bertan jeltzaleek prestatu duten programaren berri emateaz gain, auzorako autobus zerbitzua jartzearen beharra aztertu zuten.

2015/05/18

“UXOA LARRAÑAGA IZANGO DA GETARIAKO LEHEN ALKATE EMAKUMEA”

 
Joseba Egibar Getarian izan zen larunbatean , Uxoa Larrañaga eta bere taldeari babesa emateko. “Gaztetasuna eta esperientzia uztartzen dituen talde paregabea osatu duzue Getariari behar duen ziaboga emateko,”ziurtatu du. Getariarrei eskatu die EAJ-PNVrengan konfiantza izateko, eta hitz eman die alderdiak ez dielako hutsik egingo. “Uxoa izango da Getariako lehen emakume Alkatea, eta guztientzako gobernatuko du, herritar guztiak errespetatuz. Bilduk ez bezala, ez ditu herritarrak bereiziko. Hori ez da gure estiloa. Herritarren hitza eta erabakia sakratua da. Garbi dugu oinarrizko eskubideak errespetatu behar direla”, jakinarazi du.